“GO!AZEN 13.0” telesailaren estreinaldia en Azkoitia
Compra tus entradas para asistir a “GO!AZEN 13.0” telesailaren estreinaldia en Azkoitia, en Baztartxo Antzokia.
Las mejores entradas desde 0.00 euros las puedes encontrar en Ticketrona.
Precio: desde 0.00 euros más gastos de gestión.
“GO!AZEN 13.0” telesailaren estreinaldia en Azkoitia
“Go!azen” telesailaren 13. denboraldian, Basakabi ez da jada udako kanpalekua izango; aitzitik, prestigio handiko Wellington Music Academyren Euskal Herriko egoitza bihurtuko da. Hautaketa-prozesua, ordea, ez da gardena izan, eta horrek arazoak ekarriko dizkie haren zuzendariei: Maitane (Nerea Arriola) eta Garazi (Nerea Elizalde).
Horrez gain, udako musika-eskola honetan sartzeko azterketa zorrotza gainditu duten hiru ikasle ezagutuko ditugu: Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua) eta Luka (Gaizka Fernández). Haiekin batera, Wellington Music Academytik etorritako musika-irakasle berria ere iritsiko da Basakabira: Imanol (Iñigo Gastesi).
Bestalde, Garazik behartuta eta bere borondatearen aurka, Alaiak (Adriana Sanchez) uda berriro ere Basakabin igaro beharko du. Haiekin batera itzuliko dira Bosko (Ander Ayerza), Izar (Irati Marin), Roke (Jon Alonso), Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez) eta Joritz (Julen Taboada). Dena den, ikusteko dago nor izan den benetan Wellington Music Academyko hautaketa-prozesua gainditu duena.
Organiza: Baztartxo Antzokia
O BUSCA OTROS EVENTOS EN NUESTRA WEB
Síguenos 😉 Facebook / Instagram
En Ticketrona descubre y busca las experiencias que te apasionan
Ticketrona es una plataforma de eventos que te ofrece todo tipo de experiencias de ocio y cultura.