Compra tus entradas para asistir a “AXULARREN IRLA” IRAKURLE TALDEA en Donostia-San Sebastián, en Errabundia Librería. Las mejores entradas desde 15.0 euros las puedes encontrar en Ticketrona.
Precio: desde 15.0 euros más gastos de gestión.
Irakurle talde honen xedea euskaratik mundua irakurtzea da. Hemengo idazleentzat ikur diren idazleen itzulpenek garrantzi bizia dute. Baita euskaraz, eskala txikian, egindako literatura-proposamenek ere: txatalak josten dituzten liburuek, zirrikituetatik mundua irakurtzen dutenek.
Itzulitako lanak irakurriz, bertako idazleak pentsatuko ditugu; eta hemengo idazleak irakurriz, literatura unibertsala. Irakurtzea erresistentzia den garaiotan, euskaraz irakurtzea, erresistentziaz gain, errebeldia ere bada.
Etor zaitez bidelagun izatera!
***
Aurrenengo saioa: azaroak 07 an 6 tan
Errabundia Librería (Secundino Esnaola Kalea 21, Donosti).
Nerea Arruti irakasle eta kritikariak dinamizatuko du saioa.
Gure lehendabiziko saioan Maggie Nelsonen Argonautak liburu hibridoa irakurriko dugu. Bertan izango dugu liburua euskarara ekarri duen itzultzailea eta LGTBI literaturan aditua: Ibon Egaña Etxeberria.
Nia eraikitzeko hausnarketan, maitasuna eta hizkuntza deseraikitzen ditu Nelsonek. Itzal luzea du Nelsonen ekarpenak, eta bidea ematen digu euskal literaturan azken boladan egin diren ekarpen berritzaileenak ulertzeko.
***
Eskerrik asko zure interesagatik eta proiektu kolektibo honetan parte hartzeagatik!
Izen-ematea ezeztatzeko baldintzak
Izen-ematea ezeztatu ahal izango da ekitaldia hasi baino gutxienez hiru lanegun lehenago. Kasu horretan, ordaindutako zenbatekoa hilabete batez erabili ahal izango da beste saio batean parte hartzeko edo edozein liburu erosteko.
Irakurle-taldea gutxienez bost lagunek izena ematen dutenean jarriko da martxan.
Organiza: Errabundia Librería
O BUSCA OTROS EVENTOS EN NUESTRA WEB
Síguenos 😉 Facebook / Instagram
En Ticketrona descubre y busca las experiencias que te apasionan
Ticketrona es una plataforma de eventos que te ofrece todo tipo de experiencias de ocio y cultura.